XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1953-ko Euzko-Gogoa-ren Sariketa.

Euskerari indar berria txertatu nairik, 1953'gnko.

Euskeraren Egunerako olerki eta itz-lau norgeiagoka antolaturik zizun Euzko-Gogoa-k.

Orra mai-buru epaileen erabakia:
Itz-lauz gaia: Arana Goiri'gandik Azkue'ren eriotzarañoko euskal-elertiaren edestia.

Saria 100 dolar.

Sail ontarako lanak ez dituzte bete ezarritako baldinkizunak; iñork ez du irabazi saria, beraz.

Itz-neurtuz gaia: olerkariek aukeran zuten gaia ta gutxienik 10 olerki aurkeztu bear zitun bakoitzak, naiz ta olerki batek besteakin ikustekorik ez izan.

Saria 100 dolar.

Aurkeztu diran olerkari guzietatik agerian goiburuok zituten olerkariak aukeratu ditugu: len-saria Itsasalderi, biotz zaurituaren askapenari ta mendiak edurrez, begiak negarrezi.

Idazki-azal itxiak iriki ondoren, orra sarituen izen goragarriak:
Len-saria Mitxelena'tar Salbatore'ri.

Dedu-aipua Etxaniz'tar Nemesi'ri, Aurre-Apraiz'ar Balendin'i ta Onaindia'tar Iakoba'ri.

Lau olerkarion olerkiak Euzko-Gogoak argitaraziko ditu.

Zorionak guzioi.